lunes, 11 de junio de 2012

POWER POINT-a


Aurtengo ikasturtean prentsa tailerrean hirugarren adinari begira egin ditugu lan eta txosten guztiak, hau ere bai. Oraingoan erakutsiko dizuedan nire lana power point bat da, eta bertan bi edo hiruko taldetxoetan, hirugarren adinarekin zerikusia zuten gaieiekin, bakoitzak power point bat egin genuen, ondoren denak elkarrekin juntatzeko. Lan honekin power point prozesua nola egin, programa hori nola erabili, internetetik informazioa eta  irudiak nola jetxi eta erabili...ikasi dut. Baita, nire kasuan hiruko taldean nola lan egin ikasi dut.
Nire taldearekin egin nuen power pointean, fondo gris bat aukeratu, eta bertan egokien iruditzen zitzaizkigun irudiak internetetik hartu eta bertan jartzen genituen. Orri bakoitzean, letra kolore desberdinak jartzen genituen, politagoa gelditzeko. Arazo baten bat izan genuen, baina segituan konpontzen genituen irakaslearen laguntzaz edo ikaskideen laguntzarekin.


PP Aldizkaritza A,B,C bigarren taldea
View more PowerPoint from irmaor

jueves, 24 de mayo de 2012

ELKARRIZKETA


Mariak esan zigunean hirugarren adineko pertsona bati elkarrizketa bat egin behar geniola, matiara joatea pentsatu genuen. Baina bertako zuzendariak esan zigunez beraien zaintzaileak paper asko sinatu behar zituzten eta ezetz esan ziguten. Orduan, gu hiruretako aitona-amona baten bati egitea pentsatu ondoren, inork ezin zuela konturatu ginen. Azkenean, arratxalde batean parke batera joan, eta hirugarren adineko gizon bat aurkitu genuen, bere alabekin eta bilobekin jolasean zebilen. Galdetu genionean ea bere haurtzaroaz elkarrizketa bat egin geniezaiokeen, gusturaz erantzun zigun ohore bat izango zela berarentzat. Horrela, hitz egiten hasi eta bere haurtzaroari buruz kontatzen hasi zitzaigun. Txiki-txikitatik, non bizi eta bere bizimodua nolakoa zen esaten zigun. Azkenik, bere anekdota eta lortu zituen gauzak kontatuz, bukatu genuen.





lunes, 21 de mayo de 2012

ERREPORTAIA


 Erreportaia honetan, Euskararen Nazioarteko Egunari buruz hitz egiten det. Urtero bezala, Abenduaren 3an ospatzen den ospakizun bat da, eta bertan ekintza desberdin askotan parte hartzen du jende askok. Erreportai honekin, euskara ze garrantzitsua den konturatu nahiz, eta gure herrialdenan euskara ez galtzea ze garrrantzitsua den. Espero degu, egun garrantzitsu hau egitearen ohitura ez galtzea, eta gure hizkuntza berriro lehen bezain zabaldua egotea, bertako eta kanpoko jendeak ere euskaraz hitz egiten jakitea, baina hoir bai, bertakoak gutxienez euskaraz hitz egiten jakitea, eta jendearekin gaztelaniaz egin ordez, euskaraz mintzatzea. Espero det erreportai hau gustatu izana eta datorren urteko Abenduak 3an Euskararen Nazioarteko Egunean parte hartzea.





Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira, Donostiako Euskararen Udal Patronatuak euskararen erabilera sustatzea izango du helburu. Euskararen Udal Patronatuak egunero naturaltasunez euskara erabiltzera gonbidatu nahi ditu herritarrak eta euskara ez dakitenek ere euskara ezagutzera eta ikastera animatu nahi ditu. Azken finean, herritarrak eta gizartea euskarara erakartzeko eta euskara erabiltzeko hainbat ekintza jarri ditu martxan “ GUK ERE EUSKARAZ” lelopean.
Euskararekin sensibilizazioa duten guztiek hartzen dute parte antolakuntzan.
Musika, antzerkia, zinema, literatura edota bertsogintzarekin loturiko jarduerak eskainiko dira. Horietako batzuk Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta antolatu diren arren, gehientsuenak Donostiak urtean zehar duen kultur eskaintzaren barruan kokatzen dira. Horretaz, esku programaren helburu nagusia Donostian dagoen euskarazko eskaintza azaleratzea da.
“Euskara Iruditan” ekimenarekin sareko argazki mosaiko erraldoia eraiki nahi dugu. Bertan euskarak historian, norberaren bizipenean, hirian, gizartean, munduan… izan duen eta duen presentzia iruditan jaso nahi dugu.
Bakoitzak egiten dituen argazkiak igotzeko we-orri bat egin dugu, webgunean bereiztuta azalduko dira Donostiako irudiak eta Donostia kanpokoak.

Euskararen Ginkana sarean antolatuko den lehiaketa bat da, azaroan hasiko da eta astero parte hartzaileek webean euskarari buruzko galdera edo proba bati erantzun beharko diote . Lehiaketa gazteei zuzenduta dago bereziki (15 urtetik gorakoentzat) eta banaka jokatuko da. Lau aste horietako galderak eta probak gainditu dituztenak finalerako sailkatuko dira. Finala berezia izango da, abenduaren 3an jokatuko baita Donostiako Boulevardean jarriko den karpan. Sari banaketa ere bertan egingo da.
Bestalde, “Gazteak zinera eta antzerkira” izeneko ekimena DBH, Batxilergo eta Lanbide heziketako ikasleei zuzenduta dagoen ekintza prestatu dute. Aisialdia euskaraz gozatzeko aukera eman nahi zaie gazteei eta erakargarriak izan daitezkeen euskarazko filmak eta antzerki lanak eskaintzen zaizkie. Bi film ikusteko aukera izango dute Antzoki Zaharrean: “Izarren argia” eta “Mugaldekoak”. Antzerkiari dagokionez, Zurriola Antzerki Eskolako gazteek “Aterigaia eta Troia” eta “Eperren mafia” izeneko antzezlanak eskainiko dituzte. Ekimen arrakastatsua da oso eta Donostiako ikastetxe askotako 12 urtetik 18 urte bitarteko ikasleak joango dira euskarazko zinema eta antzerkia ikustera: guztira 3.000 lagunetik gora.
Donostian ez ezik, Gipuzkoako zenbait herritan ere mintzodromoak antolatuko dira abenduaren 3aren inguruan.
Bestalde, Donostiako auzoek ere protagonismoa hartuko dute eta hiriko auzoetan Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatuko dira. Auzotarrak eta auzo bakoitzeko eragileak zein elkarteak ari dira auzoetako euskararen egunak antolatzen.







Amaia Saldias, Maddi Jauregi eta Itxaso Aramendi

IRITZI ARTIKULUA



 Artikulu honekin tratu txarrei buruz gehiago ikasi genuen. Nik bulling-ari buruz egitea erabaki nuen, gure adineko jendea askok jasaten duelako eta pena handia ematen didate, gehienetan ez dute jakiten zer egin, ez beraiek, ez beraien guraso eta familiartekoek. Askotan ikastetxeak ere ez du jakiten nola lagundu, eta artikulu honekin bai jasaten duten pertsonei, familiartekoei, eta ikastetxeko irakasle eta zuzendariei, konponbide batzuk ematen lagundu nahi izan dut.
Beste alde batetik, bulling-a jasaraztea egiten duten pertsonei, momentu horietan ondo pasatzen dutela uste dut, bestela ezin dut imaginatu zergatik egiten duten. Baina, beraien lekuan jartzea eskatuko nieke.
Hori denerako, zerbitzuak ere esistitzen dira, eta bulling-a jasaten duten pertsonei gomendatuko nieke zerbitzu horietara joatea, familiarteko eta lagunei esatera ausartzen ez direlako.




BULLINGA
Bulliga ikaskideen arteko mehatxu eta tratu txarrei deitzen zaie.
Gehienetan bullinga egiten duten pertsonen helburua besteak lotsaraztea, umilatzea eta erasotzea izaten dira.
Bullinga modu desberdinez egin daiteke, horietako bat hitz bidezkoa da, adibidez, iraitzen, ezizenak jarriz..
Bestetik, eraso fisikoak daude, zuzenak (borrokak, zapalaztekoak, jipoias…) eta zeharkakoak (bere gauzak puskatzen, lapurretak…)
Hauez gain, eraso sexuala dago, persona hori gustora ez egotea eta umilatuta egotea lortzen dute horrekin.
Azkenik, mobil eta e-mail bidezkoa da, oso mezu gaiztoak bidaltzen dituze.

Jendeak pentsatzen du eskolako edozein bultzakada, sesio eta lagun arteko haustura bullinga direla, baina ez da horrela.
Pertsona bati hori egiten zaionean arazo psikologiko handiak sortzen zaizkio. Normalean gurasoei ez diete ezer esaten, beldurragatik. Erasotzaileak enteratzen badira, min gehiago egingo ote dieten bildur dira.
Nire ustez, zure seme edo alabak bullinga eiten diotela esaten dizutenean edo enteratzen zarenean, ezer egin baino lehem bearekin hitz egin eta konponbide bat aurkizea litzateke onena.

jueves, 17 de mayo de 2012

BALIABIDE ZERRENDA


 Hirugarren adineko jendea entretenitzeko  eta dibertitzeko ez dakizue zer egin? Ez dakizue ze lan egin ditzaketen? Ez dakizue nola pasa dezaketen denbora?
Hirugarren adineko pertsonaren bat zaintzen edo ezagutzen baduzue eta ez dakizue zer egin berarekin edo ez du etxetik atera nahi izaten, jakin beraiek egin ditzaketen gauza asko daudela, eta lan askotan ere agundu dezaketela. Horrela, denbora pasatzen dute, etxetik ateratzen dira, eta lan batzuetan gizartean ere lagundu dezakete.
Hemen hirugarren adineko pertsonak kanpora ateartzeko eta ondo pasa dezatez...web orrialde hauetan aurkitu ditugu beraiek egin ditzaketen gauza asko, hemen adibide batzuk dituzue.


Helduentzako institutuak


Proiektu zehatzak


Erakundeak


Baliabide ezberdinak


Ekintza posibleak


Aldizkari espezializatuak




IRAGARKIA




Iragarki bat egiteko esan zigutenean, hiurgarren adineko pertsonekin zerikusia izan zezakeela pentsatu genuen. Pentsatzen dugu, hirugarren pertsonak beraien denbora librean gauza interesgarri asko egin ditzaketela, eta horietako bat, nire iragarkian esaten duen moduan, jende asko prest egoten da hirugarren adineko talde batekin bildu eta jokuak eta ekintza desberdinak egiteko. Joku eta ekintza horien ondoren, arratxaldean berandu edo goizean eguerdirako bukatzen direnez, askotan ondoren mezetara eramaten dituzte. Azkenean horrela, goizean eroketak egin eta bazkaldu ondoren, siestatxo bat bota eta gurekin jendea ezagutzera eta ondo pasatzera etor daitezke, ondoren mezara nahi izanez gero, eta afaldu ondoren telebista apur bat ikusi odoren, lotara joanez, eguna bukatu da eta urrengo egunerako indarrekin egoteko.

KARTELA

Hau gure hirugarren adineko pertsonak etxean gera ez daitezen egin dugu, beraiek ere ondo pasatzeko eta etxetik ateratzeko eskubide osoa dute.

Lehen esan dudan moduan, ekintza eta jokuak egiteko jendea prest egoten da, baina lokal moduko toki itxi batean sartuta etxean bezala egoten da, eta gure intentzioa edo nahi duguna, kanpoan eguraldi ona egiten duen bitartean, kanpoko eguraldiaz, eta naturaz gozatzea da. Horretarako, adibidez, globoan bueltatxo bat ematea ideia ona iruditzen zaigu. Hirugarren adineko gehienek, uste dugunez eta normalena den bezala, globoan ez daude inoiz ibilita, eta gauza berriak probatzea nahi dugu.
Honekin ikasi dudana, hirugarren adineko jendea ere gauza berriak esperimentatzeko adinean dagoela, eta eskubide osoa dutela.